Itzuli

Haur Kantariak

Folk Basque , Urbieta Imanol |

Musika-bideoari buruzko informazioa:

Iraupena:
27m 20s
Youtubeko izenburua:
HAUR KANTARIAK-IMANOL URBIETA-ZARAUTZ-BARCELONA-1968-BELTER-BASQUE SONGS FOR CHILDREN
Youtubeko deskribapena:
1BASQUE SONGS FOR CHILDREN-IMANOL URBIETA IN MEMORIAM. "HAUR KANTARIAK" Imanol URBIETA, musikagile zarauztar, pedagogo eta musikari oparo eta talentutsuak sortutako diska aitzindari eta mitikoa da hau, haurrentzako euskal musikaren eremuan. Francoren Diktadura katalan & euskalfoboaren garaian euskaraz haurrentzat argitaratutako diska oso gutxien artean, diska hau asko nabarmendu zen: alde batetik Imanol URBIETAren estilo eta orkestrazio distiratsu eta joriengatik eta bestetik lau haur-abeslarien ahotsak soilik bakarlari bezala irarri zituelako. Bere sormenak bi iturburu nagusi zituen: 1.-Euskal literatura eta musika herrikoiak. 2.-Euskal literatura modernoa eta modernista -LIZARDI & LAUAXETAren belaunaldikoa, adibidez- eta nazioarteko musika-estilo modernoak (jakintsua "klasikoa", pop, jazz, folk, etab.). EUSKAL KANTUTEGIAK: AZKUE, DONOSTIA... biziki barneratuak zituen. Bere ezagutza sakon, sortzezko talentua & lanerako grinari esker otutzen zitzaizkion hainbat kanta "xalo", erabat "gureak" bihurtu direnak, non hitzak, onomatopeiak eta doinuak iturri herrikoi eta jator batetik isuriak diruditen... bere etorria hain bait zen askea! Bere hilondoko KANON-en argitalpena ezusteko opari, altxor bat da! ABESLARIAK: Bi neskato: Margarita eta Izaskun. Bi mutiko -Imanol Urbietaren semeak -Joxean eta Manu. Garai hartako disketxe oso garrantzitsua, "BELTER"ek ekoiztu zuen diska. Urteren-urtetan berrargitaratutako diska izan zen hau, bai binilo txiki, LP-binilo ta kasetetan. Zenbait ikastola, etxe, festa, auto & bus-txangotan entzun eta abestutako kantak ditugu hauek, buruz, ozen eta irrifartsu... 01.- 00:00 ATZO TUNTUN (Herrikoia) 02.- 02:40 BINBILI (Herrikoia) 03.- 04:05 BAT ETA BI (N.Etxaniz-hitzak/I. Urbieta) Bakarlari: Manu URBIETA 04.- 06:05 USO TXURIA (I. Urbieta) 05.- 08:00 XABIERTXO (I. Urbieta) 06.- 11:00 ERREKATXO KANTARIA (N. Etxaniz-hitzak/I. Urbieta) Bakarlari: Margarita AZPITARTE 07.- 13:35 EUSKERA, OI EUSKERA (F. Arrese-Beitia-hitzak/I.Urbieta) 08.- 16:15 AKERRA IKUSI DEGU (Herrikoia/Azkue-k jasoa) 09.- 18:13 BEHIN JOAN NINTZAN AZOKARA (Herrikoia/Azkue-k jasoa) Bakarlari: Joxean URBIETA 10.- 20:20 ILOBA LAZTANA (I.Urbieta) 11.- 22:20 ZERUKO IZAR EDERROK (Herrikoia) 12.- 24:55 IRUTEN ARI NUZU (Herrikoia) Bakarlari: Izaskun ETXABE