Itzuli

Haizea dator ifarraldetik

Lete Xabier, Folk Basque | Lete Xabier

Musika-bideoari buruzko informazioa:

Iraupena:
5m 12s
Youtubeko izenburua:
Haizea dator ifarraldetik (Xabier Lete)
Youtubeko deskribapena:
Haizea dator ifarraldetik, hego berotik ekaitza, ez da nabari lanbro artean asaba zaharren baratza... eguneroko lagunak ditut beldurra eta zalantza, ardo txar honek eragiten dit noraezeko balantza. Itzal gaiztoak isurtzen dira mendi hegaletan behera argi apalak badoaz laster bat-batean itzaltzera... izen zehatzak uzten ditugu erortzen zulo beltzera, prestatzen gera etxe hustua arrotz guziei saltzera. Etxea hustuz badoa ere noizbait bazuen biztunik, ez dut onartzen ordez datorren maizter aldrebes hiztunik... nahi ez badugu denon artean eraman karga astunik gurdi okerra zuzen lezakeen dotrinarikan ez dut nik. Agur oihanak, agur itsaso, atariko lizardia imajinetan izkutatzen zait hurbileko izadia odolarekin pozointzen dugu herri baten izerdia irrintzi gorriz auzika dator irabazleen zaldia.