Description on Youtube:
Kresalak “Haize Hegoa” etorkizuneko emanaldia aurkezten du. Sormen berriko obrei, eta enblematiko diren piezei begirada berri bat emango die, proposamen eszeniko garaikide berezian. Bi zatiz osatutako dantza programa baten gaua da: gaua eta egunaren artekoa bezala, iparra eta hegoa, beltzak eta zuriak, edota ilargiaren bi aldeak.
1· Lehenengo zatian, “Zeruko” drama koreografiko astrala aurkeztuko dute,ozeano Atlantikoko haize eta itsasoa hartzen duen obra nordikoa.
2· Aldiz, bigarren zatian, “Kulunka” esanguratsua burutuko dute, Europa meridionaleko hego-haizea duen mediterranear izaerakoa; horrela amaituko da errepika ezina izango den gau-bero eta iradokitzailean.
-------------------------------------------
Azken batean, “Haize Hegoa” obrak dantzaren ikuspegi berritu bat uztartzen du: dramaturgiak eta poetika bisualak, pre-klasikoko dantza-moldeak txirikordatuz, diziplina eszenikoari zentzu berri bat ematen diona. Eginkizun liluragarri honek azken 50 urteak bete dizkiete betiereko jarduera mugarrian, kritikoki eraikitako ondare koreutiko baten birsorkuntzarekin.