Back

Berandu dabiltza

Folk Basque | Ordorika Ruper

Information about this music video:

Performers:

images:





Duration:
8m 7s
Title on Youtube:
Berandu dabiltza (Ruper Ordorika)
Description on Youtube:
Eguneroko bizitza ikatza bezelako labexomorroak ixurtzen hasi zenean etengabe, Otis Redding badiako kaian eseri zen aideplano eroriei kantatzeko blues band. Sagarraren loreek su hartu zuten eta niri odola hasi zitzaidan sudurretatik baldosa zuriko komuna publikotan pornografia irakurtzen ari nintzenean love, eta alkimistek txosten bat eman zuten argitara plusvaliaren alde azalduz erabat, Errestaurantetik bi homosexsual bota zituzten arrazoi komertzialak zirela merio. Bakardadearen milaka kopia inprimatu ziren neguaren ateetan geundelako, ene osaba batek postale bat izkribatu zidan Stop ene urtebetetzea zelako Stop iloba, eta bide batez bere seguruetxea kontseilatu nahi zadalako inoiz ez da jakiten noiz, ene maitaleak telefonoa jo zidan kobre zaporeko maitasunez gauaren erdian. Eguneroko bizitza ikatza bezelako labexomorroak ixurtzen hasi zenean etengabe. Gero ernari gelditu zen ibaia zerutik atergabe jautsitako espermaz, alkandora arrosak loredunak xuriak gorribeltzak multikoloreak herrestan eramanez, eta aste berean ni puta bat naiz oihuztatu zuen ezkontza despedidan Champagne, Olivetti batetan bere lehen gutun erromantikoa osatu zuen sekretaria lotsatiak; eskaleek halere trapuzko etxeak jaso zituzten zubipean mitxeletak babesteko, kattagorriek supermerkatuari eraso zioten altxa besoak non da intxaur kaxafuertea. Negua heldu zen azkenez eta antzerrek V bat egin zuten zeruan, dispensariotan antitristezi pildorak banatu zituzten ugari Ejiptoko zazpi izurriteren edizio ugaldu eta korrejitua usmatuz; zoriona gramoka saltzeari ekin zioten trono aingeru eta kerubinek; beturte kardinek igotze desnaturala eman zuten Erromako boltsan, mila liburu erregalatu zituzten bankuek Ora eta bereziki Labora lemapean; baina alferrik zen berandu dabiltza ez dute ezer lortuko honez gero, palazioak lurrera doaz gartzeletako ormak pitzatu egin dira, eta gu libro gabiltza kaleetan tirantezko galtza laranjaz jantzirik, libro libro.