Description on Youtube:
K.- Esan?
X.- E, Kaki! Enteratu al haiz?
K.- Zer tripako min dek?
Egon hadi lasai.
Luizi baten moduan hator, motel,
berriz ere orain.
X.- Ei, ez al duk irakurri
egunkariak dakarrena?
Francisco Rodriguez Galindo,
teniente koronelarena?
K.- Zein? Goardia Zibila?
Intxaurrondoko koarteleko
komandantea?
Bai, terrorismoaren kontrako
arduradun nagusietakoa?
Jada, ez nau ezerk harritzen.
X.- Baita ondoko ustelkeriaren
"arduradun nagusia", motel;
talde antiterroristez baliatuz
narkotrafikoko operazioak
egiten zizkian.
K.- Hi, hori ez huan ba egongo
Irungo kokaina kasuan ere sartua?
"Bidasoa operazioa"n ere
hor erlazionaturik egongo huan?
X.- Je! Jakina baietz.
Duela bi urte maiatzean,
Goardia Zibilak
tona inguru kokaina
harrapatu eta komisaldegian
150 kilo desagertu hituan.
K.- To ustelkeria, txo!
Badakik: interes ekonomikoak
eta inkeres politikoak
elkartuz gero,
gureak egin dik.
Jada, ez nau ezerk harritzen.
X.- Ei, Kaki!
Badakik zer egingo niakeen nik?
Ba, droga legalizatu.
K.- Beno, Amerikan "ley seca"
garaian, inoiz baino
mafia gehiago sortu hituan.
X.- Inoiz baino faltsuztapen
gehiago eta, gainera,
inoiz baino gehiago
edan zian jendeak.
K.- Ja, ja, ja! Legalizatuz gero,
lehenengo arazoa bukatu dek.
Ez dek gutxi.
Jada, ez nau ezerk harritzen.