Description on Youtube:
Gu gara aurre egingo dizueten emakumeak*
? Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna dela eta, Sastraka Gaztetxeko emakume* talde batek prestatutako sorpresa doakizue.
?️ Mexikoko Vivir Quintana eta El Palomar abesbatzaren "La canción sin miedo" abestiaren bertsio euskalduna da.
? Gu gara aurre egingo dizueten emakumeak*! Gora antolakuntza eta autodefentsa feminista!
LETRA:
DARDARKA ZERUAK, KALEA, ESTATUAK
DARDARKA EPAILE LEGEDI ESTUAK
EMAKUMEAK GAUDE IA LEHERTZEAR
GARRASI BATEKIN, HEGAN IRTETZEAR
ASTE BAKOITZEKO MINUTU BAKOITZA
HILDAKO AHIZPAREN MINAREN OROITZA
ALABA, EMAZTE, AMA NAHIZ NESKATO
EZ AHAZTU IZENAK...mesedez...IZAN ZIRELAKO
GREBARA JOATEN DIREN KIDEENGATIK
ASKI DA ! OIHUKA PLANTATZEAGATIK,
DENONTZAT EREDU ZARETENENGATIK,
MUNDUA IRAULTZEN DUZUENENGATIK
BELDURRAK UXATUZ, KANTUAN JO TA KE
BADA ZER ESKATU ALDARRIKATUA
SAMA URRATU ARTE: BIZIRIK TA ASKE!
BEHINGOZ JAUSI DADIN... PATRIARKATUA
DENARI SU EMAN, APURTUZ ERAIKI
INORK BEGIAK ITXI EZKERO JAIKI
JADANIK EZIN GAITU INORK GELDITU
BAT IKUTUZ GERO, MILA IKUTZEN GAITU
NI NAIZ ANE, JUDHIT, MARTA TA LEA
NI NAIZ INGRID, PAULA, MARIBI, ANDREA,
NI NAIZ JIPOITU ZENUEN EMAZTEA,
NI UMEZURTZ UTZI ZENUEN UMEA
TA AURRE EGINGO DIZUN EMAKUMEA