Description on Youtube:
Zatiketa, adibide gisa ere, ikus daiteke nolako jokuak egiten duen doinuan. Badira konpas batzuk kortxeak binaka egin behar direnak.
Partitura egitean, 2018an, ez nekien zer zetorren. Ez nekien, ezta pentsatu ere, zer nolako izurritea jasango genuen. Pentsatzen ari nintzen Kulturari eta Txistuari, batez ere, zer ekarriko liokeen etorkizunak. Murgian egin zen Euskal Herriko Txistularien Batzarrerako egin nuen. Bistan da zer nolako eragina ari den izaten gizarte osoan izurritea. Horregatik aukera paregabea izan zen estrenaldia egitea konfinatua geundenean.
Partitura egiterakoan Zuiako dantza taldeekin gogoratu nintzen, zer txikietatik Murgiara joaten nitzen txistua jotzera eta Zinta-dantza burura etorri zitzaidan. Hori eta pixkan era modernoan burutzeko asmoz horrela atera zitzaidan biribilketa berritzailea.
Araba Txistu Bandak estrenatu zuen maiatza aldean ahal genuen bezala gure etxeetan. Fruitua oso polita eta partitura ere oso bitxia da.
Partitura: https://drive.google.com/file/d/1LmdSM5Og4lrqnwTwHLCLIZjyffhnPp4k/view?usp=sharing