Description on Youtube:
Zama Doinuz Arindu jaialdiak bere azken edizioa izanen du 2025 urtarrilaren 26an. Kantu hau utzi nahi dugu Herriaren memoria kolektiboan. Salbuespenezko espetxe politikaren zama doinuz arindu duen ekimena izan da hamar urte hauetako zeregina. Behin betiko zama atzean uztea da falta dena...
Musika eta ekoizpena: Ion de Luis
Letra: Ion Maia
AZKEN KANTURA
Iragana ez da
betirako joaten den zerbait
etorkizunari
begiratzea baita nolabait
joandako urteak
eta elurteak
hor zeuden biharko udaberrien zai
pasatako miñak, zauriak, ezinak
doinu berrien esperoan
zama,
arinduko al genuen
ama baten aurpegian
alaba baten irrian
herriarenean
zamak zamak nola arindu
ez bada doinuz
zamak nola arindu
kantuz ez bada!!
beiren esku markak
urtetako kristal lurrunduak
poltsa handiegiak
hurbiltzeko maite urrunduak
motxilak eta zakuak,
zamak banatzeko ehunduak
istorioak,
hitzez kontatu ezin direnak
bideko lagunak, melodia urrunak
neguko gau bateko akordeak
doinurik zailenak, pozak eta penak
Etxarritik lau haizetara joanak
zama,
arinduko al genuen
ama baten aurpegian
alaba baten irrian
herriarenean
zamak zamak nola arindu
ez bada doinuz
zamak zamak nola arindu
kantuz ez bada!!
zamak nola arindu
ez bada doinuz
kantuz kantu iritsi arte
azken kantura!
kantuz
kantu iritsi arte
kantuz kantu
azken kantura….