Back

Ahizpatasuna

Folk Euskal Herria | Idirin Maite

Information about this music video:

Duration:
5m 1s
Title on Youtube:
Ahizpatasuna, Maite Idirin (Ahizpatasuna, 1979)
Description on Youtube:
Maite Idirin abeslariaren kantu bat, bere "Ahizpatasuna" diskotik. 1979. urtean ekoiztu zuen H.M. estudioetan (Lapurdi), Jean Garin eta Mario Gachis soinu teknikariekin. BIOGRAFIA... https://www.youtube.com/watch?v=s_1IRORyxtk Maite Idirin andrea Ugao herrian (Bizkaia) jaio zen 1943.urteko uztailaren 12 egunean. 1967. urtean, Atahualpa Yupanqui argentinarraren kantu sozialek txunditurik, Maite Idirin gaztea bere gitarra jotzen hasi zen. Lehen emanaldia 1968. urteko maiatzean eskaini zuten Zeberion (Bizkaia). Cinsa diskoetxearekin "Atahualpa Yupanqui euskaraz" ekoiztu zuen. Lehen disko hura taberna batean grabatu zuten eta Xabier Villaverdek, Soroak taldeko kitarrajolea, lagundurik. 1968.urteko abenduan, Maite Idirin andreak Eibarko sariketako bakarlarien artean garaile suertatu ziren Maite Idirin. Sariari esker Hego Euskal Herrian emanaldiak eskaintzen hasi zen. Bittor Egurrola, Beti Alai eta Zintzoak taldeen laguntzaz, HERRIKOI taldea sortu zuen, baina, arrazoi politikoengatik, frankismotik ihesi, Parisera mugitu zen 1969. urtean. Miguel Arozena gipuzkoarraren "Candelaria" kafeantzokian hasi zen kantuan Pariseko Auzo Latinoan. Hantxe bi disko txiki atera zituen, lehena 1970. urtean eta bigarrena 1972. urtean, Bernat Etxepareren letrekin eta Joxe Mari Arrizabalaga organistak moldatutako doinuekin. 1973. urtean, Maite Idirin andrea Euskal Herrira itzuli zen. Baionan "Zabal" liburu denda ireki zuten eta emanaldi ugari eskaini bertoko ikastolen alde. Disko batzuk kaleratu zituen Elkar zigiluarekin, "Hazia sortzen denez lurpean jarria..." edota "Ahizpatasuna". Halaere, 80. hamarkadan, musika klasikoa kantatzera pasa zen Maite Idirin. ?Konturatu nintzen inork ez zuela gure herri musika kultua ezagutzen. Aita Donostia, Jesus Guridi, F. Remacha... haien lanak berreskuratzea erabaki nuen?. Camerata Contemporanea /Euskal Kamerata taldean, Haendel, Bach eta euskal klasiko hoiek lantzen hasi zen. "Euskal Kamerata" (Elkar, 1988) diskoa izan zen lehen urratsa. Maite Idirin soprano bakarlari bezala aritu da Xaramela abesbatzarekin ("Felipe Gorritiren omenez 1839-1896", "Chants Sacrés du Pays Basque"), Groupe Vocal Presence ahots taldearekin edota Alejandro Zabala pianistarekin "Ametsetan" (1992) diskoan. http://www.badok.info/euskal-musika/maite-idirin ................................................................................... Una canción de la cantante vasca Maite Idirin. Su disco "Ahizpatasuna" (Hermandad femenina) fue grabado en los estudios H.M. (Lapurdi), junto a Jean Garin y Mario Gachis. Maite Idirin nació en Ugao (Bizkaia, Europa) el 12 de julio de 1943. Inspirada por el cantautor argentino Atahualpa Yupanqui, Maite comenzó a recorrer el País Vasco con su guitarra en 1968. Constituyó HERRIKOI, un colectivo cultural junto al cantante vasco Bittor Egurrola, al grupo "Beti Alai" o al dúo "Zintzoak", pero debido a la continua represion franquista, Maite escapó de Euskadi Sur y se estableció en París, donde se ganó la vida cantando en un caf