Volver

Loretxoa

Lertxundi Benito, Folk Basque | Lertxundi Benito

Información del vídeo musical:

Duración:
3m 3s
Título en Youtube:
Benito Lertxundi - Loretxoa
Descripción en Youtube:
Gipuzkoako Orio herrian, 1942-garreneko urtean, Benito Lertxundi jaio zen. Etxeak bezala, erroak finkatuak dituzten gauzak bezela, jaiotherrian bizi da. Musika; gure herriaren oitura zaharra; Benito Lertxundi-ren betikoa. Kantatu, txori erresiñolaren soñu gozoa; itxasoaren deadarra. Behin, oitura etzen bezela, eskuen artean gitarra bat arturik, berak ikasitako guziak, eta begi aurrean zituen gizona eta mundua ikusirik, asi zen kantatzen. Eta hala ari da. Bideek alkar topatzen dute, eta "Ez Dok Amairu" taldea sort-arazten laguntzen du. Orduezkeroztik, ere joera finkatua geratzen da. Maitasun kantak, amodiozko bertsoak, bihotz duenak maite du. Bainan ("maitasun itzak nai nituzke esan, baiñan gaur ezin det" berak dionez), bide serios eta sakonago batetik ibili nahi du. Hortik dijoa. Hau nabaitzeko, bere kantueri ikustaldi bat botatzea baino hoberik eztago; horietan datza bere jokabidea; hortan dago Benito Lertxundi.