Youtubeko deskribapena:
Baigorriko herriak hegalak urrun'tu
Denak ere malkarra, erroitz eta bortu
Bainan zer inporta du? Ni han nintzan sortu
Eta hantxet nahi dut engoitik zihartu.
2
Germieta, Belexik, ikusirik Larla
Diote: «Guk Oilandoi dugu gure perla»
Arrano begiz dago denen zain Iparla
Hunen gerizan ditut borda ta etxola.
3
Batzu asetzert dira diru atseginez
Besteak kontsolatzen, udan hunat jinez
Nik aldiz hoberikan badut hemen zinez
Mendi hauk maite ditut amodio-minez.
4
Erratzu, Aldudetik, Banka, Baigorrira
Urepel, Arrosera, Ortzaiz, Bidarraira
Batzu mila dudetan egoiten baitira
Nik dautzut, Euskal Nafar lur bizian zira.
5
Etxea, nun ditutzu zure heur guziak?
Ohantzetik ereman ainitzak biziak
Itzulia egiten baitu iguzkiak
Bihar hel ditzotela gure goraintziak.
6
Token geldituak etzazket ahantzi
Bihotzera doala otoitz hau ainitzi
Gure mendi maiteak hiltzerat ez utzi
Pobre begins ere: berme eta bizi
7
Herria, zutaz daukat pentsamendu ainitz
Laster erranak dira, aski da zonbait hitz
Jarraik arbasoeri leial eta bortitz
Zer laiteke Baigorri... Euskaldun ez balitz!