Itzuli

Nigarra begian

Folk Euskal Herria | Berzaitz Pier Paul

Musika-bideoari buruzko informazioa:

Interpreteak:

Irudiak:





Iraupena:
3m 51s
Youtubeko izenburua:
Nigarra begian - Pier Paul Berzaitz - Sortuko dira besteak
Youtubeko deskribapena:
Nigarra begian (Xalbador - Karlos Gimenez) Sortuko dira besteak Xabier Lete gogoan kantaldia Mungia - Bizkaia 2012.01.14 Olalde aretoa Pier Paul Berzaitz: Ahotsa Xanet Arozena: Kitarra Txema Garcés: Baxua Joxan Goikoetxea: Teklatuak Miren Zeberio: Biolina Luis Fernandez: Txeloa Joxean Ezeiza: Soinu teknikaria Iñigo Bardisa: Argi teknikaria Kameralariak: Angel Dueñas Alberto R.Ventura Armando Revuelta Dennis Conde Errealizazioa eta edizioa: Dennis Conde Unai Rosende Bideo Ekoizpena: Dani Blanco 2012 - A&M Kultur Promotora Jainko maitea, nago noiz deituko nauzun munduan zabaltzerat zerbait alaitasun; ez dakit beti danik zer gaitik naukazun gutarteko berri txar guzien oihartzun. Zortearen indarrez, munduan ni ere sartu nintzan euskaldun agerien jabe; frantses edo español sortu banintz hobe, gaur ez nuen izanen hoinbertze naigabe. Euskalduna naiz eta maite dut herria, oroz gainetik gure hizkuntza garbia; beti amultsuki dut bixtan ekarria, gure izaitearen ezagutgarria. Bainan gure hizkuntza jo du erroraino gaitz bat txarragokoak gaitz guziak baino; ez da gure etxean sartua oraino, bainan hedatua da kasik honeraino. Baxenabar, Lapurdi eta Xuberoan nik ez dakit jendea zeri buruz doan; euskara itotzea hartu du gogoan, ezagutza gabeen urgulu zoroan. Sumatuz euskaldunak, ospetsu nahian, gurerik deus ez duen hizkuntza mihian, sofritzen egoiten naiz horien erdian, gutaz ahalgetua, nigarra begian. Bertzerenaz beztituz haundi esperantzan, garenaz bertze zerbait nahi dugu izan, bururat eman gabe, haunditzeko plazan, gure aments zoroak norat garamatzan. Amenstu leku hortan heltzen garenean, egizkoaren hatsa galdurik bidean, leize bat eginen da gure gibelean, amentsak er'ez baitu iganen airean. Nehoiz etzeraukula, nik ez dut etsiko, gure kontzientzia atzartzen hasiko; egungo balentriak ez baitu betiko odolaren mintzoa ixilaraziko. Guk uste baino lehen jin daike eguna, euskaldun deit gaitzaten nahiko duguna: ehortziz duguneko lUf pean hain bama euskaldun izaiteko gauza beharrena. Nehoiz ez gitaizke gu egizko frantsesak, euskaltasuna berriz joa azken beltzak; bilakatu beharrak gaitu gu amentsak arimarik gabeko izaite deus ezak. 0, entzule maitea, otoi, barkamendu, ez badut bozkarioz kantaldi hau ondu! Jostetako gogoa dautate ekendu, aunitz maite duenak aunitz sofritzen duo Ene etsimendua ez beraz kondena, ez ere irriz entzun ene dolamena, ez delakotz arinki hartu behar dena ama hil urran duen haurraren auhena.