Youtubeko deskribapena:
? BEHIN BETIKO ETXERA!
Abenduaren 6an Durangon abestuko ditugun abestien artean, Imanol Urbietak sortu zuen “Behin betiko” abestiaren bertsioa egongo da. Moldaketa Arkaitz Estiballesek egin du kanpainari ekarpena egingo dion mezuarekin. Hemen duzue grabaketaren bideoa.
------
Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko,
ez dugu etsiko!
Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko,
ETXERA TA KITTO!
Etxean eta kalean
berdinekin solasean,
eskolan, lanean,
borrokan eta bakean.
Horma za(ha)rrak eraitsiz,
bide berriak eraikiz,
herri bat osaturik
guk libre nahi dugu bizi.
Zatoz etxera eta kalera,
zatoz kalera eta etxera,
martxan jar bedi lege berria:
aske ta Euskal Herrian
(Jatorrizko letra eta musika: Imanol Urbieta / Letraren moldaketa: Arkaitz Estiballes)