Orain dela urte batzuk, Joseba, urteetan eskuratutako ezagutza musikala erabiliz, YouTubeko musika klasikoari buruzko bideoen bilduma eta sailkapena egiten hasi zen.
Hasiera batean bilduma hau dokumentu batean egiten du, Alaiari (bere alabari) musika gomendatzeko. Denboraren poderioz, bideo zenbakia handitzen doa, 5000, 6000, 7000… bideo izatera iritsi arte.
Josebak sortutako dokumentua gero eta astunagoa bihurtzen da. Gainera, berak egindako lana jende gehiagorekin partekatu ahal dugula eta modu erosoagoan bururatzen zaigu.
Hona hemen Arkaitzen eragina! Web eta programazio munduan duen ezagutzari esker, erabakitzen dugu Josebak bideoak gehitzen eta sailkatzen jarraitu ahal izateko eta ikusleek ere bideoak bilatu eta ikus ditzaten web-orrialdea sortzea dela aukerarik onena.
Eta lan honi gehitu zaion azkenengo laguntzailea, Nagore da, musikako irakaskuntza munduan 30 urte baino gehiagoko eskarmentua duen, musika eta bere hizkuntzaz enamoratua dagoen musika irakaslea. Musika eskolan hasi, eta daukan formazioagatik, 2 urteko ikasleetatik, 18 urtera bitartekoekin lan egin ostean hainbat ikastetxetan, musika estilo eta adin desberdinetarako musikarekin lan egiteko, zer hobeto, Musicalis bezalako materiala eskuragarri izatea gure hizkuntza den euskaraz ere, ahalik eta jende gehienarentzako erabilgarri izateko?