Youtubeko deskribapena:
Lehengotik hirugarrenera
Laugarren pisutik espaziora
Metro karratuetatik kilometroetara
Ezerezetik osotasunera
Txikitasunetik handitasunera
Ametsetatik errealitatera
Eskuak altxatuz erabakia
Eskuak batuz eraikia
Eskuak nahastuz zabaldua
Kukutza bihotz bat gure aurrean, hutsa betetzen duena
Taupadaka esnatuz geldirik gaudenak
Taupadaka esnatuz lotan gaudenak
Taupada bakoitzaz koloreztatu zuri-beltza
Taupada bakoitzaz irribarre bat
Ideiak bultzatuz erabakia
Ideiak batuz eraikia
Ideiak nahastuz zabaldua
Kukutza bihotz bat indarrez betetzen gaituena
Taupadak esnatuz etsita gaudenak
Taupadaka esnatuz minduta gaudenak
Taupada bakoitzaz koloreztatu zuri-beltza
Taupada bakoitzaz irribarre bat
-Taupadaaaaz
-Doinua etengabea
-Taupadaaaa
-Odola berotzean
-Biziriiiik
-Nahiz ta urteak pasata
Nirea, zuena, zaindu, denona baita
Kaixo!
Zenbat denbora ikusi gabe
Zenbat gau, zenbat gau, ta hauetan zu galde!
Esadazu zer berri eh!
Nola da hau?
Egunerokotasunaren irudi hau
Bilatzen zaitut gaur
Hamar urteko haur
Zaunkaka datozte hiru munipa, altxau!
Popatik hartzen, fenomeno,
Beti zuen alde
Eskutik helduta daude rap ta Rekalde
Beti berdin hala ere ezberdin
Goitik behera ta gora beti
Hainbat kultura batuta, barrua.
Errekerre ari, emateko bultza
Ametsak lortzeko konpromezua
Zutik irauntzeko gogortasuna
Okupa, bidea, zuzena, zurea
Ezarpenaren kontrako jokabide
Okupazioa, jarrera
Auzoa berreskuratu
Pertsona bat, etxe bat
Kapitalaren menpeko mundu honetan
Hamar jabedun, baina gutxi dira
Zer? Hemen kukutza
Non? Errekaldetik
Nola? Bihotzez, eta ideiak sinisten
Zenbat urte poltsa barruan?
Tinko ta gogor eutsi kukutza!
Taupadaka esnatuz gelditik gaudenak
Taupadaka esnatuz lotan gaudenak
Taupadaka esnatuz etsita gaudenak
Taupadaka esnatuz minduta gaudenak
Taupada bakoitzaz koloreztatu zuri-beltza
Taupada bakoitzaz irribarre bat