Youtubeko deskribapena:
Zortzikoa zatiketan oinarritzen da!!
Guk, tradizioz, bost kortxeetako konpasari "Zortzikoa" deitzen diogu. Zergatik ez 3/8, 6/8... konpasari? Ez al dugu nahasten danbolin eta dantzarako erritmoa zatiketarekin?
Saia zaitez banaketa bikoitza ala hirukoitza egiten. Horren arabera, obrak beste sentidu bat hartuko luke, adibidez, hasierako bi konpasetan has gintezke 3/4 eta 6/8 konpasean, hurrengo bietan alderatziz edota nahi dugun eran. Horrela, iktusa (konpasen parte indartsuak) aldatuko lirateke. Obra osoan aske sentitu zatiketarekin zure berezitasuna jarriz.
Partitura: https://drive.google.com/file/d/1eYGnPGLmdj1SjfGfTNXXNGQIO6Bs9FUV/view?usp=sharing
Laguntza: https://drive.google.com/file/d/10FMvaV8Yxp_1xJwi6ubM9SwqYE1SulDM/view?usp=sharing