Itzuli

Elurra mara, mara

Folk Euskal Herria | Ene Kantak

Musika-bideoari buruzko informazioa:

Interpreteak:

Irudiak:





Iraupena:
2m 2s
Youtubeko izenburua:
ENE KANTAK - ELURRA MARA MARA
Youtubeko deskribapena:
ELURRA MARA-MARA Musika: Urko Oskoz Letra: Urko Oskoz ELURRA MARA-MARA ELURRA MARA-MARA TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF LEIHOTIK BEGIRATU DENA ZURI-ZURIA ELURRA MARA-MARA ELURRA MARA-MARA TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF LEIHOTIK BEGIRATU ELUR PANPIN HANDI BAT DENA ZURI-ZURIA ELURRA MARA-MARA ELURRA MARA-MARA TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF LEIHOTIK BEGIRATU AMONA DABIL DANTZAN, ELUR PANPIN HANDI BAT, DENA ZURI-ZURIA ELURRA MARA-MARA ELURRA MARA-MARA TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF LEIHOTIK BEGIRATU OLENTZERO BADATOR, AMONA DABIL DANTZAN, ELUR PANPIN HANDI BAT, DENA ZURI-ZURIA ELURRA MARA-MARA ELURRA MARA-MARA TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF zonalde "EZ" euskalduneko gurasoentzako diru laguntza euskal eskola publiko BERRIAren alde ENE KANTAK "Ene kantak", Nerea Urbizuk eta Urko Oskozek burututako lana da. 19 abesti dituen Cd eta DVD-an, 3 kanta ezik, beste guztiak berriak dira. Kanta bakoitzak bere koreografia du eta DVDan ikus daitezke nolakoak diren abesti bakoitzaren mugimenduak. Denak haur eta lehen hezkuntzarako kantak dira. DVD-an agertzen diren abestiak, Izartegi Haur Eskolan, Burlatako Ermitaberri eskolan, Antsoaingo Ezkaba eskolan eta Hegoalde ikastolan grabatu dira, hango haurrekin. Proiektua, Sortzeni eskaini zitzaion eta beraiekin adostu eta gero, lana bera, euren izenakin ateratzea pentsatu zen, Nafarroako zonalde "ez" euskalduneko gurasoei ekonomikoki laguntzeko. Euren haurrek ez dute eskubiderik euskeraz ikasteko beraien herrietan, Mendigorria,Artaxona,... eta beste leku batera joan beharra direlakoan, diruz laguntzen die Sortzenek, jantokia eta garraioan bereziki. Proiektuan jende askok parte hartu du hala nola: Gorka Urbizu, Berri Txarrakeko abeslaria, Eñaut Elorrieta, Ken Zazpiko abeslaria, Pirritx eta Porrotx pailazoak, Oier Sanjurjo eta Asier Riesgo Osasunako jokalariak, Tiko eta Alkiza jokalari ohiak, Juan Martinez de Irujo pelotaria, Mikel Labaka eta Mikel Aranburu Realeko futbolariak, Estitxu Arozena, Jon Barberena eta Julio Soto bertsolari nafarrak, Gotzon Barandiaran idazlea, Gualitxo musika talde nafarra etb... eta hauekin batera, hainbat eta hainbat instrumentu sartu ditugu, kalitate puntu bat emanez, hala nola; arpa, biolina, txalaparta, zeharkako txirula, chelloa,... Cd-a Iruñako Estudios K grabazio lekuan burutu da eta aste ´terdi iraun zuen grabaketak. Kanta guztien artean, bada bat Aek-ren omenenez sortu zena, Korrikari buruzkoa da eta bertan Pirritxek eta Porrotxek abesten dute. Bideo horren grabaketa Burlatako Ermitaberri eskolan egin zen, bertako eskolari egokitu baitzaio aurten Sortzen jaia antolatzea. "Ene kantak" lan hau, lehenengoa izan da, baina espero dugu azkena ez izatea; euskeraz bizitzeko eta gozatzeko aukera paregabea ematen baitigu gure hizkuntz zaharra eta modernoa.