genocidio palestina
Web-orrialde apal honetatik, Palestinako
Herriaren aurka Israelgo Estatua egiten ari den
genozidio terrorista salatu nahi dugu.

Apirilaren 9an, Eliza Katolikoak Pizkunde Igandea ospatzen du.

Pizkunde Igandean Euskal Herriak Aberri Eguna (Euskal Nazioaren eguna) ospatzen du.

1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen Espainiako bigarren errepublika.

Musika klasikoan hasiberrientzako iradokizunak

Georg Friedrich Händel (1685-1759) Hallen jaio zen, Alemanian; nazionalitate ingelesekoa, Musikaren Historiako barrokoko figura nagusienetariko bat da. Bere musika ekoizpen oparotik, El Mesias Oratorioa nabarmendu behar dugu, nahiz eta hainbat opera, cantata eta beste hainbat oratorio ere idatzi zituen arren. 18 urte zituela, Hanburgora joan zen bizitzera, bertako Operako orkestrako partaide bihurtuz. Hiru urteren buruan Florentziara joan zen eta gero Erromara. 1710ean Alemaniara itzuli zen, eta handik Londresera. Arrakasta handia izan zuen han, eta hainbat mezenasen babespean, bertan finkatzera bultzatu zuen. Bere bizitza pribatuaz beti jeloskor egon zen arren, bere joera homosexuala pentsarazten diguten zantzu ugari daude. Londresen nazionalitate britainiarra jaso eta Opera Antzokiko kudeatzaile izendatu zuten, 1759an hil arte.

Haendelen Alleluia Mesias Oratorioaren bigarren zatiaren amaierakoa da, Jesus Nazaretekoari buruzko gogoeta zabal batean oinarritua, Kristo deituriko Mesias. Obra honen hiru zatiko egitura, Händelen hiru ekitaldiko operen egiturara hurbiltzen da, «zatiak» eszenetan banatuta, non eszena bakoitza errezitazio, aria eta koruen forma hartzen duten banako zenbakien bilduma bat den. Bigarren zatia Kristoren Pasioan, Heriotzean eta Berpizkundean zentratzen da eta gaur eskeintzen dogun "Alleluia" koruarekin amaitzen da, Emmanuelle Haïm (1962) klabezin jotzaile eta musika barrokoan espezializatutako zuzendariak gidatuta, Berlingo Filarmonikaren, Chicagoko Operaren edo BBCko Promsen buru izan dana.

Aberri Eguna, euskal abertzaletasun eskuindar eta ezkertiarraren ospakizuna da, urtero Berpizkunde Igandean ospatzen dena. Ospakizun hori Euzko Alderdi Jeltzaleak sortu zuen 1932an, eta Euskal Herri osoan ospatzen da (Euskadi, Nafarroa eta Iparralde), baita munduan banatutako euskal diasporan ere. Lehenengo ospakizuna Bilbon egin zen 1932an; 1936ko Espainiako gerra zibilaren ondoren debekatu egin zuten, eta 1964an hasi zen berriro ospatzen.

Jose Maria Iparragirre (Urretxu, Gipuzkoa, 1820-1881) bertsolari ezaguna eta musikari herrikoia izan zen, bizitza bohemio eta abenturazalea izan zuena; hortik dator euskal bardoaren ezizenaz ere ezagutzea, gitarra banaezinarekin eta, kantu eta bertsoen inprobisazioarekin bermatzen zuen irudia azpimarratuz. Gehienbat euskaraz idatzitako bere lanak, Euskal Herriko abesti esanguratsu eta herrikoienetako batzuk biltzen ditu. Bere garaiko autoritateek “masa-astintzaile” arriskutsutzat jotzen zuten, eta ondorioz, kartzela eta erbestea jasan zituen; 19 urtez Argentinan eta Uruguain bizi izan zen, eta itzultzean Euskal Herri osoan zehar eskaintzen zituen kantaldiekin bizimodua ateratzen zuen. Pneumonia batek jota hil zen Urretxun, bere jaioterrian.

Gernikako arbola, Bizkaiko Gernika hiribilduko Juntetxearen aurrean dagoen haritza (Quercus robur) da. Zuhaitz honek Bizkaiko eta hedaduraz Euskal Herri osoko askatasun tradizionalak sinbolizatzen ditu.

Gernikako arbola, Iparragirreren abestirik ezagunena, Gernikako Arbolaren eta berak ordezkatzen dituen euskal foruen omenezko zortzikoa da. Abestia Madrilgo Cafe de San Luisen estreinatu zen, 1853an, pianoan Juan María Blas de Altuna maisuak lagunduta. Zortzikoa, behin eta berriz errepikatu zen, espontaneo kementsuenen eta txaloen artean; gau hartan bertan, buruz ikasi zuten gaualdi gogoangarri honetan parte hartu zuten euskaldun guztiek, eta azken orduan, Gernikako arbola, 60 abeslari baino gehiagoko koru inprobisatuak abesten bukatu zuen, Iparragirrek eta Altunak benetako txalo zaparrada jasotzen zuten bitartean.

Riego Ereserki, Rafael del Riego teniente koronelak Fernando VII.a Espainiako erregearen aurka 1820ko urtarrilaren 1ean matxinatu ondoren Las Cabezas de San Juanen (Sevillako probintzia) abestu zuen ereserkia da. Haren testua Evaristo Fernández de San Miguelena da, musika-egilea berriz, ezezaguna, nahiz eta bertsioren batek José Melchor Gomis egiletzat jotzen duen. Hirurteko Liberalean (1820-1823), Lehen Errepublikan (1873-1874) eta Bigarren Errepublikan (1931-1939) Espainiako Ereserki Nazional bezala erabilia izan zen, erbestean ere bere erabilera mantendu zuena, desegin zen arte. Gaur eskaintzen dugun bertsioa Pragako Nazioarteko Orkestrak eskaintzen digu.

Nana Mouskouri (grezieraz: Νάνα Μούσχουρηe, 1934) greziar kantautorea da, historian salmenta handienak izan dituen bakarlarietako bat, 300 milioi disko, kasete eta CD baino gehiagorekin.

1959an hasi ziren Nanaren garaipenak, hainbat musika generorekin izandako esperientziei esker (Pop, Jazz, Folklore, Klasikoa, Gospel, etab.). Nazioko eta nazioarteko sari ugari eta garrantzitsuak eskuratu zituen, mundu osoan ospetsu bihurtuz, grezierazko, ingelesezko, frantsesezko, espainierazko, italierazko, latinezko, alemanezko, hebreerazko eta japonierazko abestiekin. Greziako diktadura militarra publikoki gaitzetsi eta demokrazia babestu zuen 1974an itzuli zen arte. Umeenganako maitasunak UNICEFeko enbaxadore izatera eraman zuen 1993an, eta gero Grezia Europako Parlamentuan ordezkatzera 1994an.

Gaur eskainiko dugun Va pensiero, Nabucco operaren hirugarren ekitaldikoa da, aditu askoren ustez, Verdiren lan handienetakoa. Nabukodonosorrek harrapatu eta Babiloniara eramandako Esklabo Hebrearren Korua da. Bertan, malenkoniaz gogoratzen dituzte beren jaioterrian askatasunaz gozatzen zuten egun zoriontsuak. Koru hori zen, hain zuzen ere, Italiaren batasun eta subiranotasunaren irrika zuten abertzale italiarrek abesten zutena, Austriar Inperioa nagusi zenean, eta hau da, halaber, gaur Nana Mouskourik bere ezaugarrietara egokitutako bertsioan abesten diguna.

Musika klasikoari buruzko iradokizunak

Johann Sebastian Bach (1685-1750) biolin-jolea, organo-jolea, zuzendari eta konpositore alemaniarra izan zen. Eisenachen jaio zen, historiako musika-familia garrantzitsuenean, bere baitan 30 konpositore ospetsu baino gehiagorekin. 1703an lortu zuen Arndstateko Printzearen gorteko musikari gisa egin zuen lehen lana, eta 1707an Mülhausenera joan zen organista gisa. Han, Maria Barbara lehengusinarekin ezkondu zen, eta zazpi seme-alaba izan zituen. 1720an emaztea hil ondoren, urte eta erdi geroago berriro ezkondu zen Maria Magdalenarekin, zeinarekin beste hamahiru seme-alaba izango zituen. 1723an Leipzigera joan zen bizitzera eta 65 urterekin hil zen. Musikagile emankorra, Musikaren Historiako hiru jeinu nagusietako bat da Mozart eta Beethovenekin batera. Eragin nabarmena izan du Haydn, Mozart, Beethoven, Mendelssohn, Schumann, Chopin… eta beste hainbat konpositore ospetsutan.

Pazko Eguneko Oratorioa, BWV 249, Johann Sebastian Bach-ek idatzitako oratorioa da; bere lehen bertsioa, Leipzigeko Berpizkunde Iganderako kantata bezala osatu zen, 1725eko apirilaren 1ean, Kommt, gehet und eilet izenburupean. Oratorio izaera eta izenburu berri bat eman zitzaizkion 1735eko berrikuspen batean. 1740ko hamarkadaren amaierako beste bertsio batean, hirugarren mugimendua bikote bat izatetik, 4 ataletako koral bat izatera zabaldu zen. Gabonetako Oratorioan ez bezala, ez dauka narratzailerik, ahots bakoitzari esleitutako lau pertsonaia baizik: Simon Pedro (tenorea) eta Joan apostolua (baxua), lehen duetoan agertzen dira, Jesusen hilobirantz presaka doazenak, baina hutsik aurkitzen dute. Maria Magdalena (altua) eta “beste Maria” den Maria Kleofas (sopranoa) aurkitzen dituzte bertan.

Carl Maria von Weber (1786-1826) alemaniar musikagilea izan zen. Txiki-txikitatik ikasi zuen kantatzen eta pianoa jotzen, eta 12 urte zituela Salzburgon Joseph Haydnen anaia zen Michael Haydnen doako eskolak jaso zituen. 1812an aita hil zitzaion, eta hurrengo urtean Pragako Orkestrako zuzendari izendatu zuten, baita Dresdengokoaren zuzendari ere, bere operarik ospetsuenean, Der Freischütz (Isileko ehiztaria), lan egiten zuen bitartean; beste bi opera ere konposatu zituen, Euryanthe eta Oberon, hain zuzen. Aditu askorentzako, eszena-generoko maisulantzat jotzen dituzte hiru operak. Beste opera batzuez gain, abesti ugari, pianorako obrak, ganbera-lanak, bi sinfonia, hainbat obertura, kontzertuak eta instrumentu desberdinetarako obra kontzertatzaileak, hiru meza eta zortzi kantata konposatu zituen.

Klarinetea mihi edo kainabera sinpledun zurezko haize-instrumentuen familiako musika-tresna bat da (oboeak eta fagotak kanabera edo mihi bikoitzak erabiltzen dituzte). Orkestraren barruan, egur-haizearen sailean dago, flauta, oboe, saxofoi eta fagotarekin batera. Klarinetearen tinbreak ñabardura eta adierazpen-aukera ugari eskaintzen ditu. Flauta eta biolinarekin batera, orkestrako instrumenturik bizkorrena da; muturreko edozein ñabardura eman dezake edozein erregistrotan, eta horrek oso ahots aldakorra duen instrumentua bihurtzen du.

Klarinetearen atalak. Ahokoa: kanabera edo mihia jarrita dagoen pieza da, eta instrumentistak ahoa jartzen. Kanabera edo mihia, material baten tira fina da (ohikoena zura izaten da), eta instrumentistak jotzen duenean sortzen den haizeari esker, kanaberak edo mihiak, instrumentuan soinua sortzen du. Barriletea: ahokoa instrumentuaren goiko gorputzarekin artikulatzen duen elementua da. Goiko gorputza: ukitzean ezkerreko eskua jartzen da eta instrumentuaren mekanismoaren zati bat dago atal honetan. Beheko gorputza: ukitzean eskuineko eskua jartzen da eta instrumentuaren mekanismoaren beste zati bat dauka. Kanpaia: Beheko aldean dago eta soinua proiektatzeko aukera ematen duen funtzio akustikoa betetzen du.

Jesus Guridi (1886-1961) Vitoria-Gasteizen jaio zen, musika-familia batean. Familia Madrilera joan ondoren, Guridi Kontserbatorioan sartu zen; hala ere, gurasoei ez zitzaien ondo joan ekonomikoki, eta, ondorioz, Bilbora mugitu ziren. Zubiriako Kondea mezenasari esker, Parisera joan ahal izan zen eta Schola Cantorumen sartu zen pianoa, organoa, kontrapuntua eta konposizioa ikasteko. Ikasketak amaitu ondoren, Belgika, Kolonia eta Munichetik igaro zen, ikasketak sakontzeko asmoz. Bilbora itzulita, 21 urterekin, Bilboko Koral Elkartearen zuzendari kargua hartu zuen. Lan horrekin batera, organista lana egin zuen Santiagoko Basilikan (orain, Katedrala). 1939an Madrilera itzuli zen, Kontserbatorioko zuzendari gisa, eta 75 urterekin hil zen.

Euskal 10 melodiak lana, (Las Diez melodías vascas), 1941eko abenduaren 12an estreinatu zuen Madrilgo Zinema Monumentalean, Enrique Jordák zuzendutako Madrilgo Orkestra Sinfonikoak. Bere hamar doinuak honako hauek dira: I (0´33´´) NARRATIBA .-. II (1´55´´) MAITAKORRA .-. III ERLIGIOSOA (4´32´´) .-. IV (7´07´´) EPITALÁMICA .-.  V (8´20´´) ERRONDAKOA .-. VI (9´22´´) MAITAKORRA .-. VII (13´16´´) ERRONDAKOA .-. VIII (14´40´´) DANTZA .-. IX (16´58´´) ALEGIAZKOA .-. X (19´47´´) JAIETAKOA. Gaur Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren bertsioan entzun dezakegu, Miguel Ángel Gómez Martínez Granadako maisuaren gidaritzapean

George Gershwin (1898-1937) musikagile estatubatuarra izan zen, jazza eta musika klasikoa uztartzen jakin zuena. Gaztetatik hasi zen bere lehen kantuak idazten, eta Broadwayn estreinatu zuen bere lehen musikala, Ira anaiarekin batera, letragile gisa. Hogei urte zituenetik aurrera, kontzertu-aretoetarako pentsatutako obrak konposatzen hasi zen, arrakasta handiak lortuz. Bere gabezia formalez jabeturik, Parisera joan zen Stravinskirekin prestakuntza osatzera, eta honek, urtebetean irabazitako diruaz galdetu ondoren, Gershwinekin eskolak hartu behar zituena bera zela erantzun zion. Ravelekin antzeko zerbait gertatu zitzaion, zera bota baitzion: "Zertarako izan nahi duzu bigarren mailako Ravel bat, lehen mailako Gershwin bat izan zaitezkenean?"

Gaur aurkeztuko dugun Rhapsody in Blue obra, hasiera batean piano bakarlari eta jazz bandarako idatzi zen eta 1946an Ferde Grofék (1892-1972) piano eta orkestra sinfonikorako moldatu zuen. Obrak polemika piztu zuen bere estreinaldian, baina denbora gutxian bere freskotasuna eta irudimena nagusitu ziren, piano-jotzaile eta orkestra onenen lehen postuetara iritsiz.

Lola Astanova (1982), gure gaurko bakarlaria, Uzbekistanen jaiotako pianista da. Zortzi urterekin kontzertista gisa birak egiten zituen, eta Europa erdiko publikoa txundituta uzten zuen bere teknika eta irudimenagatik, nahiz eta oraindik hain gaztea izan. Munduko aretorik onenetan aritu da, bakarrik nahiz orkestrako zuzendari nagusien gidaritzapean.

Denontzako musikari buruzko iradokizunak

Zea Mays 1997an Bilbon sortutako rock talde musikala da. Asier Basabek (bateria), Rubén Gonzálezek (baxua), Iñaki Imazek (gitarra) eta Aiora Renteriak (abeslaria) 1997an maketa bat grabatu zuten, Euskal Herriko Gazteen Maketa Lehiaketa irabazteko. Sariak bultzada handia eman zien eta horri esker hainbat kontzertu programatu zituzten Euskal Herri osoan. 1998an, Bilboko pop-rock lehiaketan euskal talderik onena izendatu zuten. 1998an grabatu zuten lehen albuma, Zea Mays izen berekoa; eta hurrengo urteetan Elektrizitatea, Harrobian, Sortuz eta Grabitatearen aurka diskoak grabatu zituzten, Alemanian eta Herbehereetan birak egiten zituzten bitartean. 2007an, hamar urteko esperientziarekin, Morphina lan berria kaleratu zuten; jarraian, Era Da eta Harro etorriko ziren, azken hau entzungo dugularik gaur.

Dianne Reeves (Detroit 1956) gure garaiko emakumezko jazz abeslari garrantzitsuenetako bat da. Clark Terryk aurkitua, tronpeta-jotzaile honekin abestu du oraindik Coloradoko Unibertsitatean zegoenean. Kalifornian, Lenny White, Stanley Turrentine, Alphonso Johnson eta The Latin Ensemblerekin grabatzen du. 1978 eta 1980 artean, Billy Childs ezagutu zuen eta hamar urte iraungo duen harreman artistiko bati ekin zion. Night Flight taldearekin, Sergio Mendesekin eta Phil Moore konpositorearekin eta artista ospetsuekin lan egiten du. Disko arrakastatsuak kaleratu eta Estatu Batuetan eta Asian birak egiten ditu, jazz aditu eta ikusleek asko estimatzen dituztenak. Gaur egun, ahots-jazz garaikidearen munduko ahots kualifikatuenetako bat da.

Julien Doré (1982) aktore, konpositore eta abeslari frantziarra da, 2007ko Nouvelle Star telebista saioaren irabazlea. Hortik aurrera, ibilbide musikal arrakastatsua izan du estudioko hiru albumekin, Ersatz (2008), Bichon (2011) eta Løve (2013), eta Frantziako albumen zerrenda ofizialeko lehen lau tokiak lortu ditu. Belgikan eta Suitzan ere arrakasta izan du. 2009an, Doré-k Helsinki abestia grabatu zuen Mélanie Pain abeslari frantsesarekin; Sylvie Vartan abeslari frantsesarekin ere kolaboratu zuen 2010eko Soleil bleu albumaren kaleratzean.

Bob Dylan (1941) musikari, konpositore, abeslari eta poeta estatubatuarra da, eta XX. mendeko eta XXI. mendearen hasierako herri-musikako pertsonarik emankor eta eragingarrienetakotzat jotzen da. Bere ibilbidean zehar, AEBetako musika tradizioa arakatu zuen folka, bluesa, countrya, gospela, rock-and-rolla eta rockabillyarekin, baita Ingalaterrako, Eskoziako eta Irlandako folk musikarekin ere, jazza eta swinga barne. Bere diskoek hainbat Grammy, Urrezko Globo eta Akademiaren sari jaso dituzte, eta bere abestien letrek gai sozial, politiko, filosofiko eta literario ugari biltzen dituzte.

1990eko urtarrilean, Frantziako Arte eta Letren Ordenako Zaldun izendatu zuten; 1999an, XX. mendeko eragin handieneko ehun pertsonen zerrendan sartu zuen Time aldizkariak; 2000. urtean, Suediako Errege Musika Akademiaren Musika Polarraren Saria irabazi zuen, eta 2004an, Rolling Stone aldizkariak egindako garai guztietako ehun artista onenen zerrendan bigarren postua lortu zuen, The Beatles taldearen ondoren. 2012ko maiatzean, AEBko Askatasunaren Domina Presidentziala jaso zuen, eta 2016an, Literaturako Nobel Saria.

Bideo bereziei buruzko iradokizunak

Godalet Dantza, Bralea jauzi dantzarekin batera, Zuberoako maskaradetako (inauteriak) emanaldirik garrantzitsuena da; Barkoxeko herriak sortu omen zuen dantza hau. Antzina, Zuberoako maskaradak goizean egiten ziren; antzezpenaren ondoren, maskaradetako aktoreak herriko plazan biltzen ziren, goizean oparitu zizkieten janariez gozatzeko. Gure nagusiek diotenez, topaketa horietan sortu zen Godalet Dantza. Jolas moduan, gazteren bat edalontzi edo godalet baten inguruan dantzan hasi zen eta ezagutzen zuen dantzaren urratsak dantzatu zituen. Ondoren gainerako dantzariak etorri ziren eta, horrela, jolasa dantza bihurtu zen eta azkenean Zuberoa osora hedatu zen. (Auñamendi Eusko Entziklopediako erauzketa)

Elai Alai Dantza Taldea, Portugaleten, Bizkaian, jaio zen 1962an. Harrezkero, taldearen nortasuna eta ospea sendotu egin dira Euskal Herriko mugen barruan eta kanpoan, euskal folklore aberatsa berreskuratzeko, kontserbatzeko eta hedatzeko egindako lan isil baina etengabeari esker. Gaur Godalet Dantzaren koreografia zaindua eskaintzen digu.

Piotr Chaikovsky (1840-1893) konpositore errusiarra izan zen, San Petersburgoko Kontserbatorioan graduatu zen eta hainbat generotako lanak idatzi zituen, nahiz eta balletekin lortu zituen arrakastarik handienak. 1859an funtzionario lanpostua lortu zuen Justizia Ministerioan, eta hiru urtera utzi zuen, musikan bakarrik aritu ahal izateko. Bere bizitza pertsonala etengabeko krisiz josita egon zen ama hil zenetik eta homosexualitate erreprimituagatik, eta horrek hilabete gutxi batzuk baino iraun ez zuen ezkontza bat egitera behartu zuen. 150 konposizio baino gehiago idatzi zituen: pianorako lanak, kuartetoak, suiteak, sinfoniak, kontzertuak, koralak, kantatak, operak eta balletak. 53 urterekin hil zen eta historiako konpositorerik handienetakotzat jotzen da.

Loti ederra, errepertorio klasikoan gehien antzeztutako balletetako bat, maitagarrien ipuin/ballet bat da, hitzaurrea gehi hiru ekitaldiz osatua. Chaikovskyk 1889an idatzi zuen bere musika, Marius Petiparen koreografiarekin eta Ivan Vsevolozhskyren eta Petiparen beraren libretoarekin. Argumentua, Basoko Loti Ederra ipuinean oinarritu zuten; Loti Ederra, benetako maitasuna bere bizitzara iritsi arte, lo egitera kondenatutako printzesa gaztea baita. Gaur ballet osoa eskainiko dugu Mariinsky Antzokiko Orkestra eta Balletaren interpretazioan.

Claude Debussy (1862-1918) Inpresionismoaren lehen konpositorea izan zen. 1884an, L'enfant prodigue kantatarekin Frantziako musika saririk ospetsuena irabazi zuen, Erromako Saria. Parisera itzuli zenean, Wagnerren Tristan e Isolda operak txundituta utzi zuen, “entzun dudan gauzarik onena”. Ondoren, javanesa musikaren egituren, Rimski-Korsakoven askatasun harmonikoaren eta Erik Satieren eragina izango zuen, bere planteamenduekin bat baitzetorren. 1894an estreinatu zuen Prélude à l'après-midi d'un faune (Preludioa fauno baten atsedenaldian); lau urte geroago lortu zuen nazioarteko ospea Pelléas et Mélisande opera amaitu bakarrarekin; 37 urte zituen orduan. Gaur egun, Debussy, XX. mendeko konpositore garrantzitsuenetakotzat jotzen da.

Clair de lune (Ilar-argia, euskaraz), Debussyk 1890. urtean pianorako idatzi zuen Suite bergamasque-ren hirugarren mugimendua da, nahiz eta obra 1905. urtera arte ez zen argitaratu. Mugimendua, suite honetako ezagunena, tempo andante trés expressif (andante oso adierazkorra) batez adierazita dago, eta ia obra osoan pianisimoa da bere dinamika nagusia, nahiz eta bere klimax harmonikoan, fortera pasatzen den. Egitura formalak lau atal bereizten ditu: Sarrera, Garapena, Klimax harmonikoa eta Berrerakusketa. Gaur Magaly Buenok koreografiatutako harpa eta ganbera orkestrarako bertsioa eskaintzen dugu.

PDQ Bach fikziozko konpositore bat da, Peter Schickele musikari satiriko estatubatuarrak asmatua. Bost hamarkadako ibilbidea egin zuen, Bach familiaren "ahaztutako seme bakarraren" obra "aurkituak" interpretatuz. Schickeleren musikak erudizio musikologikoaren parodiak, musika klasikoaren eta barrokoaren konbentzioak eta pailazokerien komedia uztartzen ditu. PDQ izena Bach familiako kide batzuei ematen zaizkien hiru zatitako izenen parodia bat da, normalean inizialetara mugatzen direnak, hala nola CPE, Carl Philipp Emanuel Bachentzat; era berean, PDQ, Pretty Damned Quick-en akronimoa izango litzateke (“nahiko azkar”).

Peter Schickele, Aspen Music Festival and School eta Juilliarden ikasten ari zela hasi zen pertsonaian lanean, eta PDQ Bachen hainbat programa egin ditu urteetan zehar. The Village Voice astekariak, collagearen, bitonalitatearen, satira musikalaren eta surrealismo orkestralaren gainjartzea aipatzen du "kontzientziaren korronte melodiko bitxi batean [...] PDQ Bach-en mundu musikal baten mapa egin du, denek zekitena han zegoena, baina beste inork ez zuena esploratzeko adorerik (ez gustu txarra bakarrik) izan". 2012tik aurrera, Schickelek birak murriztu zituen adinaren ondorioz. Bi kontzertu egin zituen 2015eko abenduaren 28an eta 29an New Yorkeko The Town Hallen eman zuen lehen kontzertuaren 50. urteurrena ospatzeko, eta zuzeneko kontzertuak eskaintzen jarraitzen du.

Umeentzako musikari buruzko iradokizunak

Testu hauek egiteko Wikipediako hainbat artikulu erabili dira.

Videomusicalis-eko testuak, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eginda daude.