genocidio palestina
Web-orrialde apal honetatik, Palestinako
Herriaren aurka Israelgo Estatua egiten ari den
genozidio terrorista salatu nahi dugu.

Abenduak 3, Nafarroako Eguna

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduak 5, Nelson Manelaren heriotza

Musika klasikoan hasiberrientzako iradokizunak

Euskara Europako hizkuntza da, ergatiboa eta aglutinatzailea, eta Euskal Herrian hitz egiten da nagusiki. Gainera, euskal komunitateak daude Europan eta Amerikan. Euskara ofiziala da gaztelaniarekin batera Euskal Herrian eta Nafarroako eremu euskaldunean, baina frantziar estatuaren menpe dagoen aldean, berriz, ez du estatus ofizialik. Europako hizkuntza ez indoeuropar bakanetakoa da eta kontinenteko hizkuntza isolatu bakarra da. Euskaldunen jatorria ezezaguna da; horri buruzko hipotesi asko dauden arren, bakar bat ere ez da behin betiko frogatu. Historiaurreko Europako beste hizkuntza batzuekin izan dezakeen loturak eta bere ezaugarri bereziek mundu osoko hizkuntzalari eta antropologoen interesa piztu dute.

Euskaraz. Gaur eskainiko dugun pieza "Euskaraz" lanaren parte da, Grammy eta Latin Grammy sariak irabazi dituen Carlos Fernando Lopez musikagilearena, gitarrarako konposatutako piezen estreinaldia barne hartzen duen grabazioa. Musika, Andrea González Caballero gitarrista gipuzkoarrarentzat sortu zen. Artelan multzoa, gitarra ardatz duten soinu anitzetatik egiten den ibilbidea da. Gainera, pieza bakoitzean, instrumentu solista honek hainbat musika-konpainia ditu inguruan, hala nola hari-orkestra edo baxu elektrikoa.

Gitarra hari pultsatuko instrumentua da, hari perkutituko pianoa edo hari igurtziko biolina ez bezala. Mendeetako bilakaeraren ondoren, gaur egungo gitarra erresonantzia-kaxak osatzen du, goialdean zulo edo aho zabala duena. Masta hori, zubian hasi eta larako-multzoa dagoen beste puntaraino doa, sei hari edo sokak zeharkatzen dutelarik; larakoak, hariak afinatzeko erabiltzen dira. Bestalde, masta, egurrezko zati batez babestua dago, diapasoia deiturikoa, trasteetan banatua eta sokak tonu erdietan banatzen dituena. Gitarraren jatorria, K.a. 1.000 urte ingurukoa da, non asiriarrek jadanik bazituzten hari pultsatuzko instrumentuak erresonantzia-kaxarekin. Sei hariko gitarra XVIII. mendean ezarri zuen Jacob Ottok, egungo afinazioarekin.

Nelson Mandela (1918- 2013) abokatua, apartheidaren aurkako aktibista, politikaria eta hegoafrikar filantropoa izan zen. Kartzelan egon zen hogeita zazpi urtez; nazioarteko kanpainek askatzearen alde egin zuten, eta 1990ean atera zuten espetxetik, Hegoafrikako gizarte-asaldura baten erdian. Botere exekutiboaren buru izan zen lehen agintari beltza izan zen, eta bere herrialdean sufragio unibertsalez hautatutako lehena. Bere gobernua apartheidetik jasotako egitura sozial eta politikoa desegiten eta gizartearen adiskidetzea sustatzen aritu zen. Afrikar nazionalista eta marxista bezala, Afrikako Kongresu Nazionaleko buru izan zen eta nazioartean Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduko idazkari nagusia ere.

André Rieu (1949) biolin-jole, konpositore eta orkestra-zuzendari nederlandarra da, eta orkestra ezberdinetako kide izan da 1987an Johann Strauss Orkest sortu zuen arte. Ibilbide oparoa egin du harekin; 12 musikagilerekin hasi zuen orkestrak, gaur egun 80 eta 150 kideen artean ditu, eskaintzen duen programaren arabera; harekin Europa osoa, Ipar eta Hego Amerika, Japonia eta Australia zeharkatu ditu. Musika klasikoa, herrikoia, folklorikoa eta soinu-banden bilduma da eskaintzen duen musika, bai zuzeneko emanaldietan, baita Maastrichteko bere estudioan bertan egindako grabazioetan ere, zeinekin hainbat herrialdetan urrezko eta platinozko diskoak irabazi dituen.

Gaur, Nelson Mandelari omenaldi xume hau eskainiko diogu Kimmy Skota sopranoaren ahotsarekin, Johann Strauss Orkestrak lagunduta eta, André Rieu titular eta sortzaileak gidatuta.

Pablo Sarasate (1844-1908) Iruñean jaiotako biolinerako konpositore eta birtuosoa izan zen. Haur goiztiarra, gurasoek, bere semearen musika-gaitasunez jabetuta, biolinaren ikasketetan trebatu zuten; ikasketa horiek Madrilen eta Parisen sakondu zituen. 1859an bere ibilbide publikoa hasi zuen Europa eta Amerika osoan zehar kontzertuak emanez eta hil arte aktibo mantenduz. Bere ospe unibertsala agerian geratu zen, musikari handi batzuen partituretako eskaintzarekin, hala nola Max Bruch, Camille Saint-Saëns, Édouard Lalo, Henryk Wieniawski, Antonín Dvořák eta beste batzuenetakoetan. Biarritzeko «Villa Navarra» etxean hil zen 1908an, 64 urte zituela.

Gaur, Pablo Sarasateren Navarra obra eskainiko dugu, Aleksander Smakosz eta Dobromir Lesiak biolin-jotzaileen bertsioan, Varsoviako The Karol Szymanowski School of Music-ek lagunduta, Marta Kluczyńska andereñoaren gidaritzapean.

Francisco Asenjo Barbieri (1823-1894) Madrilen jaiotako musikagile espainiarra izan zen. Madrilgo Kontserbatorioan sartu ondoren, pianoa, klarinetea, kantua eta konposizioa ikasi zituen, eta bere ibilbidean zehar 70 zarzuela baino gehiago idaztea lortu zuen. La España Musical aldizkariaren sortzailea, gaztelaniazko antzerki musikalaren ideiak irmo defendatu zituen, eta horrek, azken finean, zarzuelaren berpiztea ekarri zuen. Arte Ederretako akademikoa eta Espainiako Errege Akademiako kidea izan zen.

El Barberillo de Lavapiés hiru ekitaldiko zarzuela bat da, Luis Mariano de Larraren libretoarekin eta Barbieri maisuaren musikarekin. Arrakasta handiz estreinatu zen Zarzuela Antzokian 1874ko abenduaren 19an, eta Lamparilla Lavapiésen bizarginaren eta Paloma jostunaren abentura entretenigarriak kontatzen dizkigu, Carlos III.aren Madrilgo giro kastizoaren barruan intriga politikoz beteriko mundu batean murgilduta daudenak. Gaur Preludioa eskainiko dugu Barbieri Symphony Orchestrarekin eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Abesbatzarekin, Lara Diloy irakasle madrildarrak gidatuta.

Musika klasikoari buruzko iradokizunak

José de Caseda y Villamayor (Tutera, 1660 - Sigüenza, 1725) musikagile barrokoa eta kapera maisu nafarra izan zen. Zaragozako El Pilarreko kapera-maisu izandako Diego de Casedaren eta Esperanza Villamayor y Rosalesen semea, ziur asko aitarekin ikasi zuen, Pilarreko infanteetako bat bezala. Hainbat katedraletan aritu zen kapera-maisu, eta hainbatetan lortu zuen kargua, deitutako oposizioetara aurkeztuz eta gaindituz; hala lortu zuen Calahorran (1682), Iruñean (1691), Zaragozan (1695) eta Sigüenzan (1711), non 1725ean hil baitzen. Bere obra elizako artxibo ugaritatik banandua dago; besteak beste: Arantzazu (Gipuzkoa), Jesús Garzaren Bilduma (Mexiko), El Escorial, Palacio Real (Madril), Kataluniako Liburutegia (Bartzelona) eta beste hainbat.

Villancico, Espainiako eta Portugalgo gaztelaniazko eta portugesezko forma musikal poetikoa da, oso ezaguna XV. eta XVIII. mendeen artean. XX. mendean, Bing Crosby, Frank Sinatra eta Elvis Presley bezalako artistekin ere ospe eta hedapen handia lortu zuten ingelesez Estatu Batuetan. “Villancico”ak, jatorriz, leloak zituzten abesti profanoak ziren, herrikoikoak eta hainbat ahotsetarakoak. Ondoren, elizetan abesten hasi ziren, eta Gabonekin lotu. Gaur egun, Villancico zaharraren gainbeheraren ondoren, terminoa Gabonak aipatzen dituen abesti-genero bat bezala ezagutzen da, Gabon-kantak, tradizioz data horietan abesten dena.

Franz Joseph Haydn (1732-1809), konpositore austriarra, bere anaia Michael Haydn ere konpositore bikaina izan zelarik, klasizismoaren oinarri nagusietako bat izan zen (1750-1820). Sei urterekin klabezin eta biolin ikasketak hasi zituen. Zortzi urterekin, Vienako San Esteban Katedraleko koralista gisa onartu zuten, eta musika-ikasketekin jarraitu zuen. Ahotsa aldatu ondoren, lan asko eginez biziraun behar izan zuen, Carl Philipp Emanuel Bachen lanak aztertzen zituen bitartean. Mozartekin adiskidetasun estua izan zuen eta Beethovenen irakasle izan zen. Sonata formaren oinarri nagusiak finkatu zituen, eta baita soka-laukotearen eta sinfoniaren egitura formala. 77 urterekin hil zen Vienan.

Haydnen lanen katalogoa. Joseph Haydnen lanak, Anthony van Hobokenek sortutako sistemaren arabera sailkatuta daude gaur egun, eta Robbins Landon eta bere emazte Christak berrikusi eta osatu dituzte. Nahiz eta mundu osoan erabilia den, gaur egun badakigu ez duela obren konposizioaren kronologia zehatz-mehatz islatzen, Hobokenek katalogoan erabilitako irizpidea baita. Lan bakoitza kategoriari dagokion zifra erromatar batekin identifikatzen da, gehienetan genero bati dagokiona. Kategoria batzuek azpibanaketak dituzte, letra xehe batez adierazten dena, eta jarraian zenbaki arabigo (1, 2, 3, …) bat agertzen da, kategoriaren barruko obra zehatzaren ordenarekin bat datorrena. Zifra horien aurretik Hoboken hitza (katalogoaren egilearen oroimenez) eta batzuetan Hob hitza daude.

Harizko Kuartetoak Op. 50 (Hob. III/44 – 49, L. 36 – 41) Joseph Haydnek konposatu zituen 1787an. Sei Kuartetodun multzoa da, Prusiako Frederiko Gillermo II.ari eskainiak; beraz, multzoari Kuarteto prusiarrak esaten zaio. Haydnek Vienako Artaria enpresari saldu zion multzoa, eta honek jakin gabe, William Forster editore ingelesari, zeinak Haydnen Opus 44 bezala argitaratu zuen. Multzoko sei Kuartetoetako bakoitzak lau mugimendu ditu, sekuentzia konbentzional batean ordenatuta: azkar-motel-minueto-azkar. Multzo hau 1781eko Opus 33tik Haydn-en Kuartetoen lehen multzo osoa izan zen. Opus 33-a publiko orokorraren kontsumorako egokia bazen ere, Opus 50-a serioagoa eta esperimentalagoa da. Beharbada, Opus 50-aren izaera intelektualaren ondorioz, Haydnen Kuarteto helduen beste talde batzuek arreta handiagoa jaso dute interpreteen eskutik.

Harizko Kuartetoak Op. 50, 5. Zenb. (String Quartet Op. 50 Nº5). Lau zatitan egituratuta dago: I (0'00") ALLEGRO MODERATO .-. II (4'06") POCO ADAGIO .-. III (7'56") TEMPO DI MENUETTO: ALLEGRETTO .-. IV (11'37") FINALE: VIVACE. Gaur aurkeztuko dugun bertsioa Benyounes Quartet taldearen lana da.

Piotr Chaikovsky (1840-1893) konpositore errusiarra izan zen, San Petersburgoko Kontserbatorioan graduatu zen eta hainbat generotako lanak idatzi zituen, nahiz eta balletekin lortu zituen arrakastarik handienak. 1859an funtzionario lanpostua lortu zuen Justizia Ministerioan, eta hiru urtera utzi zuen, musikan bakarrik aritu ahal izateko. Bere bizitza pertsonala etengabeko krisiz josita egon zen ama hil zenetik eta homosexualitate erreprimituagatik, eta horrek hilabete gutxi batzuk baino iraun ez zuen ezkontza bat egitera behartu zuen. 150 konposizio baino gehiago idatzi zituen: pianorako lanak, kuartetoak, suiteak, sinfoniak, kontzertuak, koralak, kantatak, operak eta balletak. 53 urterekin hil zen eta historiako konpositorerik handienetakotzat jotzen da.

4.sinfonia fa minorrean, Op. 36, Piotr Ilitx Chaikovskirena, 1877 eta 1878 artean konposatu zen. Sinfonia konposatu bitartean, Chaikovskik, Nadezhda von Meck mezenasari idatzi zion «izugarri» nahi zuela hari eskaintzea, eta «nire lagunik onenari eskainia» idatzita agertuko zela partituran adierazi zion. Meck bere bizitzan sartu eta gutxira hasi zen sinfonia konposatzen. Ezkondu ondoren osatuko zuen, eta «zure pentsamendu eta emozio intimoenen oihartzuna» aurkituko zuela adierazi zuen. Estreinaldia, Errusiar Musika Elkartearen kontzertu batean izan zen San Petersburgon, otsailaren 10ean (juliotar egutegiaren arabera) edo 1878ko otsailaren 22an (gregoriar egutegiaren arabera), Nikolai Rubinsteinen zuzendaritzapean.

Sinfonia lau mugimendutan egituratuta dago: I (0'21') ANDANTE SOSTENUTO — MODERATO CON ANIMA — MODERATO ASSAI, QUASI ANDANTE — ALLEGRO VIVO (FA MENOR); II (18 '35 ") ANDANTINO IN MODO DI CANZONA (SI BEMOL MENOR); III (29' 08") SCHERZO: PIZZICATO OSTINATO — ALLEGRO (FA MAYOR); IV (34 '23 ") FINALE: ALLEGRO CON FUOCO (FA MAYOR).

Eszenaratzea Gyeonggi Philharmonic Orchestrak eskaintzen digu, Shi-Yeon Sung (Busan, 1975) korear orkestra-zuzendariaren gidaritzapean. 2007an, Bostongo Orkestra Sinfonikoaren lehen emakumezko zuzendari laguntzaile bihurtu zen, eta 2010era arte kargu hori izan zuen. Seulgo Filarmonikako zuzendari elkartua ere izan zen 2009tik 2013ra. Gyeonggiko Orkestra Filarmonikoaren zuzendari artistiko eta zuzendari nagusi izan da 2014ko urtarriletik. Zuzendu dituen orkestren artean, Los Angelesko Orkestra Filarmonikoa, Stockholmeko Errege Orkestra Filarmonikoa, Suediako Irratiko Orkestra Sinfonikoa eta Estatu Batuetako Orkestra Sinfoniko Nazionala daude, besteak beste.

Francisco Escudero (1912 - 2002) Zarautzen (Gipuzkoa) jaiotako euskal konpositorea izan zen. Donostiako Udal Musika Akademian hasi zituen musika ikasketak, eta Madrilen, Parisen eta Munichen jarraitu zituen. 1937an Arte Ederren Sari Nazionala eskuratu zuen; 1945ean Bilboko Koral Elkarteko zuzendari izendatu zuten; 1947an Fallaren Omenezko Lehiaketako lehen Saria irabazi zuen; 1948an Donostiako Musika Kontserbatorioko Harmonia eta Konposizio Katedra eskuratu zuen; 1957an Musikaren Sari Nazionala jaso zuen. Bere lanik aipagarrienen artean Illeta hileta-oratorioa, Arantzazu poema sinfonikoa, Zigor opera, Biolontxeloa eta orkestrarako kontzertua, Piano eta orkestrarako euskal kontzertua, Sinfonia sakroa, Tonemak, Fantasia geosinfonikoa edo Gernika opera daude.

Zigor, Francisco Escuderok 1962an OLBEren enkarguz idatzitako lau ekitaldiko opera da, Manuel Lekuonaren euskarazko libretoarekin, Jose Zinkunegiren ipuin batean oinarrituta. Ekintza hiru maitagarrirekin hasten da, Euskal Herriaren etorkizun ilun eta Sancho Garcesekin iritsiko den aro oparoari buruz abestuz. Zunbeltz traidoreak desafio egiten dio Jainkoari, Nafarroako koroa eskatuz. Hala ere, San Leonek euskaldunei ziurtatzen die etsaia zigortua izango dela. Hortik dator Zigor titulua: normandiarrak porrotarekin zigortzen dituzte eta Zunbeltz gaiztoa psikologikoki (damua, haluzinazioak...) zein fisikoki zigortzen dute, ustekabean bere alaba, Lore, halabeharrez zauritzen duenean.

Denontzako musikari buruzko iradokizunak

Maite Itoiz, ekoizlea, konpositorea, eta kantu eta gitarra karrerak atzean dituela, mundu klasikotik dator, opera-ekoizpen ugaritan parte hartu baitu, gaur egungo abeslari liriko eta zuzendari handienekin eta merkatuan hainbat CD klasikorekin. Soprano lirikoaren ahotsa estilo askotara egokitzen jakin du, tinbreekin jolastuz. Klasiko hutsetik hasi eta heavy metaleko taldeak ekoizten ditu, bere ekoizpenei ukitu sinfoniko bat gehituz. (last.fm)

Nafartar Jota. Diario de Navarra egunkarian (1966), Jose Maria Iribarren idazleak argitaratu zuenez:  “Nafarroako jota, Nafarroako ariman sartzen hasi zen 1885eko kolera-epidemian. Tafallak jotan du bere medikuntza; sufre-sutondoen ondoan, animo horiek epeltzeko errondailak daude.” Horrela, jotak Nafarroarekin bat egiten du, eta bereziki, Erriberarekin. Horri guztiari, Manuel García Matosek honako hau gehitzen dio: “Nafarroako Jotak ahaidetasun estua du aragoierarekin; baina esaldien ondulazio lineal handiagoa du, melisma ugariago eta luzeagoekin, eta ez dago haren erregulartasun metrikoari lotuta. Aragoikoak baino melodiko handiagoa du, eta sarrera eta instrumentu-aldaketak ere desberdinak dira.

Dizzy Gillespie (1917- 1993) jazz tronpeta jotzaile, abeslari eta konpositore estatubatuarra izan zen. Charlie Parkerrekin batera, bebop eta jazz modernoaren garapenean pertsona garrantzitsuenetako bat izan zen. Bizitza osoan zehar musika afroamerikarraren esperimentatzaile nekaezina izan zen, eta horrek jazz afrokubartarrarekin esperimentatzera eraman zuen, Chano Pozo bezalako perkusionistekin kolaboratuz. Beste genero batzuetan ere esperimentatu zuen, hala nola kalipsoan edo bossa novan. 1945ean Charlie Parker saxofoi jotzailearekin kolaboratu zuen, jazzaren historiako kantu iraultzaileenetako batzuk grabatuz. Gillespie 1947an Mario Bauzák sortutako jazz afrokubatarran sartu zen lehen jazzlari afro-estatubatuarretako bat izan zen.

Asha Bhosle abeslari indiarra da. Bollywoodeko filmetan egiten diren playback askoren ahotsa den arren, bere errepertorioa askoz zabalagoa da. 1943an hasi zuen bere ibilbidea, eta sei hamarkada eman ditu Bollywoodeko 950 film baino gehiagotan eta hainbat diskotan parte hartzen. Asha Bhosle Asia hegoaldeko ahots moldakorrenetako bat da; bere errepertorioa soinu-banda, pop, ghazal, bhajan, musika klasiko indiar tradizional, folk, qawwali edo rabindra sangeet generoak edo musika motak biltzen ditu. 14 hizkuntza baino gehiagotan abestu du, tartean hindiz, maratieraz, bengalieraz, guyaratiz, punjabiz, tamilez, ingelesez, errusieraz, nepaleraz edo malaysieraz. 12.000 abesti baino gehiago abestu dituela uste da, baina kalkulu horiek egiaztatzea zaila da.

Justin Timberlake (Memphis 1981) estatubatuar abeslari, konpositore, ekoizle, aktore, dantzari eta enpresaburua da. 1990eko hamarkadaren amaieran, nazioarteko ospea lortu zuen BoyBand'N Sync-en parte izateagatik. Haren lehen bi albumak diamantezko diskoarekin saritu ziren, 10 milioi kopia baino gehiago AEBetan bakarrik saldu ondoren; eta, gainera, munduko zerrenda ugariren gailurrera iritsi zen. BoyBand'N Sync aldi baterako bananduko zela iragarri ondoren, Timberlakek bakarlari karrera hasi zuen. Bere ibilbidean zehar hamar Grammy Sari, zazpi American Music Sari, hiru Brit Sari, lau Emmy Sari, hamaika MTV Video Music Awards eta hamar Billboard Music Awards jaso ditu, baita Oscar Sarietarako izendapen bat eta Urrezko Globoetarako bi izendapen ere.

Bideo bereziei buruzko iradokizunak

Joby Talbot (1971) britainiar musikagilea da. Hainbat helburutarako idatzi du eta, ondorioz, estilo ugaritan, besteak beste, kontzertu instrumentaleko eta ahotsezko musika, zinema eta telebistako partiturak, pop konponketak eta dantza lanak. Formazio klasikoa ere izan arren, Talboten ibilbide goiztiarra zinema eta telebistako soinu bandetan eta pop moldaketetan oinarritu zen. 1993tik 2002ra The Divine Comedy taldearen moldatzaile eta teklatu jotzaile gisa lan egin zuen. 1999an, lan txiki batzuen ondoren, erakunde garrantzitsuen enkargu garrantzitsuak jasotzen hasi zen, hala nola The Royal Ballet, The Proms, BBCko Galesko Orkestra Nazionala, Royal Liverpool Philharmonic edo Turku Philharmonic.

Aliceren abenturak mirarien herrialdean, Christopher Wheeldonen hiru ekitaldiko balleta da, Lewis Carrollen izen bereko ipuinean oinarritua. The Royal Balletek, Covent Gardenek eta National Ballet of Canadak enkargatu zuten, eta 2011ko otsailaren 28an estreinatu zuten mundu osoan. Joby Talboten musika The Royal Balletek 20 urtean egin duen iraupen luzeko lehen partitura da; konpainia horrek, 1995etik enkargatu duen iraupen luzeko lehen ballet narratiboa ere bada. Joby Talboten partituran, soinu-mundu garaikideak eta XIX. mendeko ballet-partiturak gogorarazten dituzten melodia kitzikagarriak konbinatzen dira. Gaur, Pas de deux eskainiko dugu Royal Balleteko bakarlarien, Sarah Lamben eta Federico Bonelliren interpretazioan.

Xabier Solano Maiza (Hernani, Euskal Herria, 1978) euskal musikaria da, Etzakit rock taldean trikitixa jotzen hasi zena, berak eta Jon Mari Beasainek 1994an sortua. Etzakitekin bi disko argitaratu zituen: Etzakit eta Goiz edo noiz. 2003tik aurrera Fermin Muguruzarekin kolaboratzen hasi zen.

Bi Mundu. Solanok konposatu du abestia, Elkano Fundazioak proposatuta. Letra Jon Garmendia Txuriyarena da, musikariaren ohiko kolaboratzailea. Elkanoren lehen zirkumnabigazioan inspiratutako gaia da, eta aniztasunari, kultur trukeari eta bidaia hori posible egin zuten pertsona guztien batasunari abesten dio, euskaraz eta euskal herritarren ikuspegitik. (Elkano Fundazioak argitaratutako artikulu batetik jasoa)

Dragoiaren dantza txinatar kulturan dantzatzeko modu bat da. Dantza eskarmentu handiko dantzari talde batek egiten du, herensuge baten txotxongilo erraldoi luze eta malgu bat manipulatzen dutenak herensugean zehar tarte erregularretan jarritako zutoinak erabiliz. Dantza-taldeak ibaiaren izpiritu horren irudimenezko mugimenduak simulatzen ditu, modu bihurgunetsu eta uhintsuan. Dragoiaren dantza askotan Txinako Urteberrian egiten da. Txinako dragoiak txinatar kulturaren ikur dira, eta pertsonei zorte ona ekartzen dietela uste da; beraz, dragoia dantzan zenbat eta denbora gehiago egon, orduan eta zorte handiagoa ekarriko dio komunitateari. Bere mugimenduek dragoiaren boterea eta duintasuna sinbolizatzen dute tradizioz.

1970az geroztik, Tungurahua Folklore Taldeak, "Zeruak dar-dar egiten duen dantza" izenekoak, ez du inoiz amore eman, arte tradizionala munduko foro garrantzitsuenetan modu arrakastatsuan zabaltzeko lanean. Honetarako 8 bira egin ditu Europara, honako herrialde hauek bisitatuz: Frantzia, Suitza, Italia, Espainia, Portugal, Belgika; Amerikan berriz: Kolonbia, Txile, Peru, Bolivia, eta Ekuadorko lurralde osoa. Bere dantzak etengabeko elkarrizketa dira danbor hotsarekin edo pinguluaren xuxurlarekin; gizakiak naturarekin duen lotura adierazten dute, energia telurikoekiko sentikorrak diren dantzak, eskuak eguzki jainkoarengana doazenean (Inti), sumendiaren indarraz bere adatsa zeruertzaren kontra jaurtitzen denean edo bere adierazpenaren intentsitateagatik bihotza bularrean sartzen ez zaionean.

Gaur egun, Tungurahua Taldea ondare-erreferentea da, eta Ambatoko Udalak, Kongresu Nazionalak, Ekuadorko Kultur Etxeak eta nazioarteko hainbat erakundek kondekoratzen dute.

Umeentzako musikari buruzko iradokizunak

Testu hauek egiteko Wikipediako hainbat artikulu erabili dira.

Videomusicalis-eko testuak, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eginda daude.